Intxurrek ordezkaritza izango du Gipuzkoako pilota txapelketako finalerdietan

GOIKOETXEA ALEGIA.

ntxurreko pilotariek Gipuzkoako pilota txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte datozen egunetan. Binaka, nagusien hirugarren mailan, Gaztelekuren aurka ariko da Intxurreko bikotea: partida hori gaur bertan, ostegunarekin, jokatuko da Alegiako Elorri pilotalekuan 20:00etan hasiko den jaialdian, eta irabazleak Intza eta Gure Txeru taldeetako bikoteek jokatuko duten partidako garailea izango du aurkari finalean. Eskuz banaka, Artola izango da Intxurrek finalerdietan izango duen ordezkaria: Quinaren aurka jokatuko du larunbatean Lazkaon. Beste finalerdian Lizeaga eta Murua ariko dira nor baino nor.

Maila berean, Irazustabarrena finalerdietatik kanpo geratu da hain zuzen ere Muruaren aurka final laurdenetan galdu ostean. Gomazko paletan, emakumezko jubenilen bigarren mailan, Intxurrek 30-19 galdu zuen Hernaniren aurka finalerdian eta horiek ere ez dute finalean egoteko aukerarik izango.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos