Intxurre, Tolosako Arsenal futbol txapelketan nagusi

Intxurreko txikien talde bat. /
Intxurreko txikien talde bat.

GOIKOETXEA

Intxurre futbol taldeko harrobia indarrean da. Tolosan jokatu berri den Arsenal txapelketan gaztetxoez osaturiko Intxurreko sei talde lehiatu dira eta alebin mailako taldeak maila bikaina eman du, txapelketa irabaziz. Gainera, lehian izan diren taldeetako beste bik hirugarren postua lortu dute, lehen esan bezala, talde alegiarreko harrobia oparoa eta maila onekoa dela erakutsiz.

«Alex Goikoetxeak eta Imanol Irazustabarrenak gaztetxo horiekin egindako lana azpimarratu eta eskertu nahi dugu», adierazi dute Intxurreko arduradunek.

Intxurren jokatzeko deialdia

Bestetik, 2017-2018 denboraldian Intxurreko taldeetan jokatu nahi dutenei deia luzatu die Intxurrek, uztailaren 6an Elorri futbol zelaira joan daitezen taldearekin bat egitera: kadeteak arratsaldeko 18:00etan elkartuko dira, jubenilak 18:30ean eta azkenik erregionalak 19:00etan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos