Intsustiko iturriaren 50. urteurrena

DV ATAUN.

Atauniker elkarteak, In-tsustiko iturriaren 50. urteurrena dela eta, ekitaldia antolatu du, hura egin zutenak, auzo-lanean jardundakoak e.a. gogoratzearren. Bide batez, Lazkao-Txiki bertsolariaren bertsoa ere egokitu egingo da, plaka berri bat ezarriz. Horrekin batera, garai bateko argazkien erakusketa ere izango da.

Garai batean, Ataun, Lazkao eta Zaldibiako herriek elkarrekin kudeatzen zuten Intsusti deituriko mendialde hau, ur-larre nahiz basoa, bilkurak Amundarain baserrian eginez. Intsustiko iturria Ataungo Aitzarte edo domoaren sarreretako bat da. Aralegiko zelaitik hurbil eta Arastortz eta Agautz mendien artean dago. Hi-tzordua, urriaren 7an da, larunbat honetan, 12:00etan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos