Infusioak eta azukrea gaur hizketagai Kultur Astean

NÚÑEZ ADUNA.

Atzo arratsaldean eman zitzaion hasiera Adunako Kultur Asteari jostailu azokarekin. Gaur asteartean, berriz, infusioen inguruko tailerra izango da Txulobi elkartean 18:00etatik aurrera. Parte hartzaileek azukrerik gabeko infusioak dastatuko dituzte beraien arteko ezberdintasunak aztertuz. Ondoren, Amaia Diez de Monasteriok 'Azukre motak, mozorrotuta daudenak eta gure gorputzean duten eragina' hitzaldia eskainiko du 19:30ean kultur aretoan. Gainera, aste guztian ikusgai egongo da Saharari buruzko erakusketa. Era berean, igandeko babarrun jaterako izen ematea irekia dago jada. Goizean Alkizako Urmara museoa bisitatuko da eta ondoren babarrun jatea izango da Zizurkilgo Iriarte jatetxean. Bazkariaren prezioa 25 eurokoa da eta joan nahi dutenek Uztartza jatetxean izen eman dezakete.

Fotos

Vídeos