Inauteri jaialdiak kolorez bete zuen Legorreta

Hotzerako ondo prestatu ziren mozorroak./
Hotzerako ondo prestatu ziren mozorroak.

YARZA LEGORRETA.

Ohitura den bezala, Inauteri ondorengo larunbatean ospatu zen Legorretan inauteria. Adin guztietako herritarrak goizetik mozorrotuta atera ziren inauteria ospatzeko. Eguerdian haurrentzako jolasak antolatu ziren eta bazkalaurretik patata tortilla txapelketa egin zen frontoian. Lau taldek parte hartu zuten tortillak egiten, eta ondoren, bazkaria izan zuten frontoian bertan.

Arratsaldeko 18:00etan desfile musikatua egin zen herrian zehar eta gauean Little Martin Selektah eta Nikotina Music taldeen kontzertua izan zen Gaztetxean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos