Inauteri giroan murgilduta Iruran

Txanogorritxo eta otsoak; Gepettoek Pinotxoak gidatu zituzten dantzan. /
Txanogorritxo eta otsoak; Gepettoek Pinotxoak gidatu zituzten dantzan.

NÚÑEZ IRURA.

Ikastolako ikasleek inauterietan murgilarazi zituzten atzo herritarrak frontoian eskaini zuten jaialdiarekin. Bikote xelebreak izan ziren atzokoan landu zuten gaia 'A ze parea, karakola eta barea' izenburupean eta horrela Txanogorritxu, otsoak, erleak, saguak, eta abar, ikusi ahal izan ziren dantzan. Bi urteko ikasleak eta LH2koek Txanogorritxu eta otsoaren istorioa kontatu zuten, HH1ekoek eta LH3koek erlearen eta lorearen ipuinean oinarritutako dantza eskaini zuten, HH2koak eta LH4koak saguak eta katuak izan ziren, HH3koak eta LH5ekoak euria eta eguzkia eta LH1ekoak eta LH6koak Pinotxo eta Gepetto. Frontoiko harmailak guraso eta senidez bete ziren. Ederki pasa zuten guztiek dantza emanaldiarekin eta txalo zaparrada eskaini zieten haurrei egindako dantzengatik.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos