Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Inauteri festa gaur Hartzaren etorrerarekin

A. ETXEBERRIA

Viernes, 9 de febrero 2018, 00:13

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Inauteri festa ospatzeko hartza kalez-kale ibiliko da gaur iluntzean Seguran. Jai egunari hasiera emanez, aurretik, arratsaldean, herri eskolako Kultur Astearekin bat egingo du inauteri festak eta, 15.15etan, emango diote hasiera mozorro jaiari ikasle eta irakasleek. Abesti eta dantza saioa izango dute eta txokolate janarekin emango diote amaiera eguraldi txarra bada frontoian egingo duten ekitaldiari. Hartza, hartza-zain eta uxatzaileei 18.30ean egingo zaie ongi-etorria Errementariko ferratokian eta ondoren kalejira egingo dute. Txistulari, trikitilari, dantzari eta herritar mozorrotuen konpainiarekin iritsiko da hartza plazara, bertan dantza eta musika saio bat egingo delarik.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios