Ikusle ugari 'Él nunca me pegó' dokumentalaren proiekzioan

Irantzu Varelaren solasaldia. /  NÚÑEZ
Irantzu Varelaren solasaldia. / NÚÑEZ

NÚÑEZ ANOETA.

Hilaren 25ean ospatzen de Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira 'Él nunca me pegó' dokumentalaren proiekzioa izan zen Mikelasagastin. Hogei bat herritar elkartu ziren eta ondoren solasaldia egin zuten Irantzu Varelarekin, lanaren zuzendari eta protagonistetako bat dena.

Gaur ipuin kontaketa

Kontukantoi taldeak gaur ipuin kontaketa egingo du liburutegian. Emanaldia 18:30ean hasiko da eta kontaketak eta marrazkiak uztartuko ditu.

1954ko kintoen bazkaria

Anoetako 1954an jaiotakoek bazkaria egingo dute datorren azaroaren 25ean Benta Aldea Bodegoian. Bazkarira joan nahi dutenek hurrengo telefonoetara deituta izena eman dezakete: 638606291 (Manu) edo 634422432 (Anton).

Fotos

Vídeos