Ikaztegieta, Anoeta eta Irurako udalek euskararen Bikain ziurtagiria lortu dute

Urreta, Mendizabal, Olano, Estanga eta Leunda ziurtagiriekin./
Urreta, Mendizabal, Olano, Estanga eta Leunda ziurtagiriekin.

NÚÑEZ TOLOSALDEA.

Tolosaldeako hiru udalek euskararen Bikain ziurtagiria lortu dute aurten. Asteazke-nean egin zen ziurtagirien banaketa Bilboko Euskalduna Jauregian eta bertan izan ziren Ana Leunda Irurako alkatea, Anoetatik Bakarne Olano euskara zinegotzia eta Peio Estanga alkatea, eta Ikaztegietatik Miren Mendizabal eta Igor Urreta zinegotziak.

Lehen aldia da eskualdeko udalen bat Bikain ziurtagirietara aurkezten dela eta oso pozik agertu dira lortutako emaitzarekin. Idoia Olano Anoetako eta Irurako Euskara teknikariaren esanetan «urrez-koaren bila joan ginen, bagenekien gai ginela, baina halere poz handia ematen du». Hiru udalak dira Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen kide eta «urtetako lanaren ondorioa» dela aitortzen du Olanok. Eusko Jaurlaritzak ematen duen doako ziurtagiri hau lortzeko udaleko kideek Jaurlaritzak antolatutako ikastaro bat osatu behar izan zuten, izan ere beraiek osatu dute Bikain ziurtagiriaren idazkaritza teknikoa eta ondoren ebaluatzaile papera bete behar izan baitute egokitu zaien erakundean. Olano euskara teknikariarekin batera, UEMAko teknikariaren laguntza jaso dute prozesuan zehar. Lehenik eta behin autodiagnostikoa egin behar izan dute eta ondoren, kanpoko ebaluatzaile talde batek txosten hori aztertu eta udala bisitatu zuten beraien txostena egiteko. Horren arabera erakunde bakoitzari puntuazioa ematen zaio. Honetan, alde batetik zerbitzu-hizkuntza aztertzen da: erakundearen irudia, pertsona fisikoekiko eta herritarrekiko harremanei begiratuko zaielarik. Bestetik, lan-hizkuntza aztertzen da: barne komunikazioa eta lan-tresnak, pertsonen kudeaketa, kanpo harremanak eta kudeaketa sistema. Erakunde bakoitzari 1.000 arteko puntuazioa ematen zaio, hiru mailako ziurtagiriak esleitzeko: oinarrizkoa, erdikoa edo goi mailakoa. 200 puntu baina gutxiago lortutakoek ez dute ziurtagiririk lortzen eta goi mailakoa lor-tzeko 800etik gorakoa izan behar da. Hau da Tolosaldeko hiru udalek lortu dutena.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos