Ikasturteko azken mendi irteera egingo da igandean

Picos de Urbion aldera egin zuten irteera ekaineko lehen asteburuan./
Picos de Urbion aldera egin zuten irteera ekaineko lehen asteburuan.

Amezketatik Pardelusko txaboletara joango dira oraingoan

DV LAZKAO.

Amalur Mendi Elkarteak eta Ikastolak ikasturte honetan elkarlanean antolatutako 21. irteera dugu igandekoa, eta ikasturte honetako azkena. Amezketatik Arritzaga aldera abiatu eta, 'minetatik' pasatuz, Pardelusko txabolen ingurura iritsiko dira animatzen direnak; azkenik, Elordi txabolatik, hasierako lekura itzultzeko.

«Ibilbide aldapatsua», antolatzaileen esanetan, «baina polita eta ingurune zoragarrian». Hamar kilometro luzera eta 600 metroko desnibel positiboa du eta lau ordu eta laurdeneko iraupena.

Irteera Itzala taberna paretik izango da, igandean, goizeko 8:00etan (ez 8:30ean, ohikoa den moduan) eta itzulera 13:30ak inguru. Joan nahi duenak gaur du izena emateko azken aukera. 14:00ak baino lehen egin behar du 636 979 154 (Iker) telefono zenbakira deituz edo amalur.me@gmail.com helbidera mezu bat bidaliz. Igandean bertan bost euro eraman beharko dira garraiorako, gaztetxoek bi euro.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos