Ikasturte berrian hainbat ikastaro egiteko aukera eskaintzen da Mutiloan

S.O. MUTILOA.

Ikasturte berriarekin batera ikastaro desberdinen eskaintza dago herrian. Batzuk, dagoeneko martxan daude eta beste batzuk, jende kopuruaren arabera martxan jarriko dira edo ez. Dagoeneko hasita daudenak, eskulanetakoa eta soinketakoak dira. Lehenengoa, ostegunetan 15:00etatik 18:00etara izaten da. Interesa izanez gero, 50 euroko matrikula udaletxean ordaindu behar da. Soinketarena, astearte eta ostegunetan 19:00etatik 20:00etara udaletxeko ganbaran Joakin Elkororekin. Hurrengo hirurak, jende kopuruaren arabera martxan jarriko dira: zumba, euskera eta euskal dantzak. Izena udaletxean eman behar da.

Fotos

Vídeos