Igarondoko obrak hasi dira

Igarondo Pilotalekuan obrak egiten hasi dira. / ELORZA
Igarondo Pilotalekuan obrak egiten hasi dira. / ELORZA

M.C. ELORZA IDIAZABAL.

Igarondo Pilotalekua 1981 urtean eraiki zen. Aurreko urtean egin ziren eraberritzeez gain, ez dira bestelako obra garrantzi -tsuak burutu eraikinean. Obraren esleipena Construcciones Echaideri egokitu zaio eta guztizko kostua 248.000,00 eurokoa izango da. Gipuzkoako Foru Aldundiak 124.000,00 euroko diru-laguntza eman du, kostuaren %50a.

Aurreko urtean aldagelak eta sarrera berritu ziren, irisgarritasun baldintzak bermatuz. Orain bigarren faseari emango zaio hasiera, estalkia berrituz eta igogailuaren instalakuntza eginez. Horretarako, egungo estalkia desmuntatu eta isolamendua duen estalki berria ipiniko da, ur txorrot berriekin batera.

Argi iturri diren estalkiko zati zehargarriak ere aldatu egingo dira, argiztapen naturala hobetuz. Igogailuari dagokionez, sarrera eremuan ipiniko da, aurreko urtean hasitako lana bukatuz eta irisgarritasun neurri guztiak bermatuz.

Obra hauek burutu ostean, eraikina egungo eskakizunetara egokiturik geratuko da irisgarritasun baldintza guztiak bermatuz: instalakuntza elektriko berritua, suteen aurkako neurriak (larrialdietarako irteerak, larrialdietarako argiztapena, su itzalgailuak, etab.), osasun neurriak betetzen dituzten komunak eta aldagelak...

Laburtuz, egungo kirol instalakuntza moderno batek bete beharreko baldintza guztiak bermatuko ditu.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos