Secciones
Servicios
Destacamos
ORMAIZTEGI.
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Jueves, 14 de junio 2018, 00:12
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Ekain kulturala egitarauaren barruan, gaur, Musikale jaialdiaren barnean, Mammut & The Palmeras Stuck emanaldia izango da 20:00etan karpan; bihar Txindata musika eskolako ikasleen ikasturte amaierako kontzertua eliza atarian, 19:00etatik aurrera; eta larunbatean, Ormaiztegiko Txirrindularien Lagunak Elkarteak antolatuta, Ormaiztegi Biasteri zikloturista martxa.
Igandean, berriz, goizeko 12etan hasita, Kulturarteko Gastroazoka izango da Udalak eta Zumalakarregi Museoak elkarlanean antolatuta. Ekain Kulturalaren baitan ospatuko da azoka, eta herrian bizi diren bost herritartasun ezberdinetako partehartzaileek prestatutako jakiak dastatu ahal izango dira bertan.
Aljeria, Dominikar Errepublika, Euskal Herria, Maroko eta Portugal izango dira aurten parte hartuko duten herrialdeak.
Aurtengoan, herrialde bakoitzeko ordezkariek lekaleak oinarri dituzten platerak aurkeztu beharko dituzte, iazko edizioan nagusi izan zen artoaren lekua hartuz. Hainbat motatako lekaleak dastatu ahal izango dira; Azoka goizeko12:00etan irekiko da eta 14:30etara bitartean bisitagai izango da. Gastronomiaz gain, aipatutako herrialdeen beste hainbat kultur adierazpiden ezagutzeko aukera ere egongo da besteak beste, musika, jantziak.
Jose Inazio Aldasoro, herritar albaitaria, oso ezaguna zen bai herrian eta baita inguruko herrietan ere. Jose Inaziok benetan gogokoa zuen bere ogibidea eta horrela bizi izan zuen, ondorioz baserritarren artean oso oso estimatua zen. 56 urte zituelarik, Jose Inazio Aldasororen ustekabeko heriotzak, atsekabe handia sortu du ezagutzen zuten pertsonen artean. Bere hutsunea askorentzat bete ezina bilakatu den neurrira arte. Esker oneko hitzak dituzte berarentzat, bere lana goraipatuz, oroitzapenek bizi bizirik dirautelarik batez ere baserritar eta ezagunen artean.
Jose Inazio Aldasororen senditartekoei, gertutasuna adierazteko asmoz, berak eginiko zereginaren eskertza modura, haren oroimenezko meza antolatu eta eskainiko dute datorren igandean, hau da ekainaren 17an, goizeko 11:00etan, Alegi auzoko Madalena parrokian. Jaso ezazue antolatzaileen aldetik bertan parte hartzeko gonbidapena.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.