Igandean izango da XXIII. Ardiki Eguna, mondeju eta gazta lehiaketa protagonista direla

IRAOLA ZALDIBIA.

Ardiki Elkarteak antolaturik, datorren igandean, hilak 29, egingo da XXIII. Ardiki Eguna, programa honen arabera: 10:30ean, Diana, herriko txistulari eta trikitilariak, Estanga anai-arreba trikitilariak, eta Hernaniko Musika Eskolako albokari eta dultzaina-jole eta txistulariek alaituta.

Hortik aurrera: artisautza erakusketa, mondejuak eta gazta egiten, artilea lantzen, saskiak egiten, ehungintza... eta artisautza lanen azoka eta salmenta.

11:30ean, Zaldibiako XXIII. Mondeju Txapelketa eta XX. Aralarko Gaztaren Lehiaketa. Eguerditik aurrera: Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolarien saioak, mondeju-dastatzea...; Antzokiko bazkarirako txartelak salgai, 25 eurotan; 13:30ean, sari-banaketa.

14:30ean, bazkaria herriko jatetxeetan: mondejua, ardikia saltsan, ardikia erreta, gazta eta kafe konpletua; bazkaritarako txartelak jatetxeetan daude salgai; 18:00etan, 'Erromeri bira Goierrin' (dantza egiteko aukera nahi duten guztientzat); 19:30ean, lagunarteko kalejira eta 21:30ean, Ardiki Egunaren bukaera.

Fotos

Vídeos