Igandean, Hondarribitik Paisai Donibane arteko ibilaldia antolatu da

EDURNE ALBIZU ZEGAMA.

Zegamako festetako jan-edanak pasa eta oporrei amaiera emateko, mendi ibilaldia antolatu dute Amezti Mendi Elkartetik.

Orain bi urte Orhitik itsasora arteko proiektuari amaiera eman zioten Hondarribian. Honi jarraipena emanez, datorren urteetarako Gipuzkoako itzulia egiteko asmoa dute antolatzaileek.

Lehen etapa Bidasoa eta Oarsoaldeako herrietan izango da, Hondarribia eta Pasaia artean, Talaia bidea bezala ezagutzen dena.

Joateko asmoa duenak, hitzordua goizeko 7:00tan dute herriko plazan, bi otordu egiteko jana eramatea aholkatzen dute Amezti Mendi Elkartetik.

Fotos

Vídeos