Igande goizean jokatuko da Araitz-Beteluko krosa

URRIZALKI BETELU.

Datorren igandean, hilak 14, eta urtero bezala jokatuko da Araitz-Beteluko krosa. Goizeko 10:30ean Beteluko ikastolan haur lasterketa egingo da prebenjamin, benjamin, alebin eta infantil mailetan. Izen emateak egunean bertan egin beharko dira.

Eguerdiko 12:00etan Beteluko plazatik aterako dira eta 7,7 kilometro egin beharko dituzte prestatutako zirkuitoan. Kadeteek buelta bat eman beharko dute bertan eta beste guztiek bi.

Bukatutakoan sari banaketa egingo da, 13:15ak aldera Beteluko plazan eta ondoren hamaiketakoa Zigari Elkartean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos