Idiazabalgo senior neska-mutilek lagunarteko partida jokatuko dute gaur

Iazko Areto Futboleko neska-mutilak jokatu zuten partidan.
Iazko Areto Futboleko neska-mutilak jokatu zuten partidan. / ELORZA

19:30ean izango da Zelaako kiroldegian

M.C. ELORZA IDIAZABAL.

Idiazabalgo senior neskek gaur jokatuko dute, arratsaldeko 19:30ean, dute lehenengo lagun arteko partida Gael Areto Futboleko mutilen aurka Zelaako kiroldegian. Idiazabal Gorrotxategi senior mutilek ere gaur hirugarren lagunarteko partida jokatuko dute, iluntzeko 20:30ean Ataun Troskaetaren aurka Idiazabalgo Zelaako kiroldegian.

Pasa den asteburuan Idiazabalgo senior mutilak lehenengo lagunarteko partida jokatu zuten, 9-1 irabazita Donostiako taldearen aurka. Golegileak Xabier Azurmendi (3), Luis Malkorra (2), Iñigo Lizarralde (1), Joxe Jabier Malkorra 'Jota' (1), Xoane Puy (1) eta Xabier Sanchez (1) izan ziren. Bigarren lagunarteko partidan, ordea, 1-3 galdu zuten Tolosako bigarren taldearen aurka, Luis Malkorraren gol bakarrarekin.

Bestalde, Idiazabalgo senior neskak bosgarren amaitu zuten Bilbon jokatu zen Euskal Kopa Txapelketan. Lehenengo partida Ordiziaren aurka 1-0 galdu zuten, bigarren partida Stilo A taldearen aurka 0-4 galdu zuten eta hirugarren partida Muskiz taldearen aurka 4-6 irabazi zuten. Golegileak Oihane Unanue (3), Olaia Aguilar (2) eta Elisabet Oyarbide (1) izan ziren.

Usakume jaurtiketa

Pasa den igandean 29. Usakume jaurtiketa Colonbaire Tresnaz jokatu zen Etxegarate gainean. Txapelketa Jose Mari Urkiaren oroimenez antolatu zen, eta bertan 181 tiratzailek hartu zuten parte. Irabazlea Jon Diaz (Amasa-Villabona) izan zen, bigarren Jose Miguel Narro eta hirugarren Iñaki Aldazabal. Soziedadekoa irabazleak, berriz, Jose Mari Otamendi-Unai Urkia (1.go), Julian Munduate (2.) eta Joxe Alustiza (3.) izan ziren.

Fotos

Vídeos