Idiazabalgo senior mailako neskak bihar hasiko dute Liga

Partida interesagarriak jokatuko dituzte herriko taldeek asteburuan./
Partida interesagarriak jokatuko dituzte herriko taldeek asteburuan.

Lehen partida Zelaako kiroldegian jokatuko dute bihar arratsaldeko 15:00ean Lasarte-Oriako taldearen aurka

M. C. ELORZA IDIAZABAL.

Idiazabal BaiReformas senior mailako mutilak gaur jokatzen dute arratsaldeko 20:30ean Ligako hirugarren jardunaldia. Herrikide taldearen aurka arituko dira Tolosako Eskolapiotan.

Bestalde, Idiazabal Bai Reformas senior mailako neskak asteburu honetan hasiko dute Liga txapelketa. Debuta bihar egingo dute arratsaldeko 15:00etan Lasarte-Oriako Trumoi taberna Eguzki taldearen aurka Idiazabalgo Zelaako kiroldegian.

Pasa den astelehenean Idiazabal BaiReformas senior mailako mutilak atzeratutako partida jokatu zuten Idiazabalen eta 7-5 irabazi zuten.

Golegileak hauek izan ziren:X abier Azurmendi (3), Luis Malkorra (2), Joxe Jabier Malkorra 'Jota' eta Iñigo Lizarralde. Herritarrak emaitza honekin sailkapean lehen postuan geratu dira.

Fotos

Vídeos