Ideia-lehiaketaren azken faseko erakusketa gaurtik astelehenera arte

'Zaldibia eraberritzen' lemapean eraman da prozesua

IRAOLA ZALDIBIA.

Gaur hasi eta astelehenera arte, herria antolatzeko ideia-lehiaketaren bigarren erakusketa publikoa izango da. Epaimahaiak erabakia hartu aurreko azken fasea da, eta Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu iri-tzia ematera. 'Zaldibia eraberri-tzen' lemapean eraman da aurrera prozesua.

Kultur Etxe zaharreko beheko solairuan izango da erakusketa, ordutegi honetan: gaur, 16:00etatik 20:00etara. Bihar, hilak 17: 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Larunbatean: 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik-18:00etara. Igandean, 11:00etatik 14:00etara eta azkenik, astelehenean, hilak 20, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik-20:00etara bitartean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos