Ibilgailuen zergaren salbuespenak onartu ditu Anoetako Udalak

NÚÑEZ ANOETA.

Anoetako Udalak mugikortasun murriztua duten pertsonentzako salbuespenak onartu ditu 2018ko Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zergan. Salbuespena eskatzeko epea irekia dago jada. Aurreko urteetan eskaera egin eta onartu zitzaien herritarrek ez dute berriro eskatu beharko eta automatikoki aplikatuko zaie. Matrikula berria duten ibilgailuen kasuan bi hilabeteko epea dago Trafiko Buruzagitzan alta ematen zaienetik hasita indarrean den ekitaldirako salbuespena eskatzeko.

Salbuespena eskatu daiteke ibilgailua mugikortasun murriztua duten pertsonarentzako denean edo minusbaliatuaren izenean edo horiek bakarrik erabiltzeko matrikulatua dagoenean, edota %65eko minusbalia edo handiagoa duen pertsona bat guraso-ahal, tutoretza edo kuratoretza dela-eta ardurapean duten pertsonen izenean matrikulatua dagoenean.

Eskaera egiteko ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko da: ibilgailuaren zirkulazio baimenaren fotokopia, ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia, organo eskudunak emandako minusbaliotasun frogagiria eta, hala badagokio, mugikortasun murriztuarena ere, minusbaliotasuna duen pertsonarekin duten harremana egiaztatzen duen agiria, eta Udalarekin dituen zerga eta tasa obligazioetan eguneratua egotea. Gainera, Ibilgailua minusbaliotasuna duen pertsona ez beste erabiltzekoa dela egiaztatzeko, egoki den zinpeko aitorpena, aurkeztu beharko da beharrezkoa balitz, baita %65edo handiagoa den kasuetan minusbaliotasuna duen pertsonarekin duten harremana egiaztatzen duen agiria.

Literatur solasaldia

Genero-kontzientzia lantzeko literatur solasaldia antolatu da larunbaterako, hilaren 13rako, Udal liburutegian. Iratxe Retolazak gidatuko du saioa. Goizean, 10:30etik 12:30era testu laburrak irakurri eta komentatuko dira taldean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos