Ibilaldi neurtua izango da igandean, Seguran

DV LAZKAO.

Amalurrek eta Ikastolak elkarrekin antolatzen dituzten irteeren artean, igande honetan Segurako Kirol Elkarteak eskoletako haurrentzat antolatutako Ibilaldi neurtuan dute asmoa jarria. Gipuzkoako Mendizale Federazioak Eskola Kirola programaren barruan antolatu dituen bost ibilaldi neurtuetako bat izango da, Eskolarteko 31. Mendi Lehiaketa.

Bi ibilbide prestatu dituzte segurarrek iganderako, zortzi kilometrokoa bata (bi ordu eta erdi ingurukoa) eta 9,5 kilometrokoa bestea (hiru ordu eta erdikoa). Biek herriko plazan izango dute abiapuntua, goizeko 8.30ak eta 9.00ak bitartean. Ibilbidea patruiletan egingo da, gutxienez hiru eta gehienez bost haurrez osatuak.

Gipuzkoako ikastetxe ikasle guztiek parte hartu dezakete, Eskolarteko Mendi Lehiaketan izen-emanda egon ala ez. Hori bai, joan nahi duenak aurrez izena eman behar du. San Beniroko ikasle eta gurasoek 688741546 telefonora (whatsapp) edo amalur.me@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidali dezakete horretarako.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos