Ibarratik, Ezpeletako biper festaraino

Pasa den urteko Biper Festara bertaratu ziren Ibarrako herritarrak./
Pasa den urteko Biper Festara bertaratu ziren Ibarrako herritarrak.

M.A. IBARRA.

Datorren hilaren 28 eta 29an Ezpeletan (Lapurdi) ospatuko den Biper Festan parte hartuko du Ibarrak piperraren postu bat jarriz. Azken urteetan festa horretan Ibarrako piperrak izan zuen arrakasta ikusita, aurtengoan ere bertaratzeko erabakia hartu du.

Herriko pipar produktoreak, Hauspoa kultur elkarteak, 789 taldeak eta Ibarrako Udalak elkarlanean, helburua da Ibarrak eta Ibarrako piperrak Ezpeletako Biper Festan presentzia eta protagonismoa izaten jarraitzea. Horretarako, igandean, urriak 29, Ibarratik Ezpeletako Biper Festara joan nahi duten herritar guztientzat autobusa antolatu da. Autobusean festara joan nahi dutenek kultur etxean izena eman beharko dute 943670399 telefonora deituz edota kultur etxera bertaratuz. Autobusa goizeko 8:00etan abiatuko da Ibarratik eta arratsaldeko 19:00etan egingo du Ezpeletatik buelta. Egun pasa joateko asmoa dutenek 10 euro ordaindu beharko dute garraioaren eta piperraren kamisetaren truke; igandean autobusean bertan ordainduko da. Egun horretako otordua norberaren kontura izango da.

Ezpeletako Biper Festara autobusez joateko izen-ematea urriak 20ra arte egin ahal izango da.

Fotos

Vídeos