Ibarrako dantzari txikien eguna hemen da

M.A. IBARRA.

Larunbatean ekingo diote Dantzari Txiki Egunari Ibarran, 10:00etan. Herriko Alurr dantza taldeak parte hartzeaz gainera, inguruko herrietako haurrek ere egingo dute dantza; besteak beste, Bidania-Goiatz, Altzo, Berrobi, Lesaka eta Debakoek. Orotara, 300 haur espero dira, Ibarrakoak kontuan hartu gabe. Kaleak girotu ondoan, bazkariari emango diote hasiera plazan, eta 16:00etan Gauargi taldearen erromeriak emango dio jarraipena egunari. Aipatutakoaz gainera, egunean bertan Alurr taldeak 'Urrats' izenburupean emanaldia eskainiko du herriko plazan, 22:00etatik aurrera, ikasturtea agurtzeko. Guztira, Alurreko hamaika taldek dantzatuko dute, hots, 150 dantzari inguruk. Ikasturteko amaierako ekitaldiak zenbait estilotan oinarrituko koreografiak izango dituela azaldu du Eli Nosellasek; hain zuzen ere, dantza tradizionalak eta euskal pausoetan oinarritutako koreografiak jarriko dituzte, aurtengoan, oholtza gainean.

Asteburua azkentzeko, Hondarribian eskainiko du Alurrek 'Irradak' ikuskizuna igandean, Itsas Etxe auditorioan, 20:00etatik aurrera.

Inscripción abierta

El Lauburu K.E. Ibarra abre sus puertas para las futuras promesas del fútbol sala, invitando a todos a que lo prueben. Los infantiles, nacidos entre 2005 y 2006, y los cadetes, nacidos entre 2003 y 2004, podrán hacerlo mañana; de 16.30 a 18.00 horas los infantiles, y de 18.00 a 19.30 horas los cadetes. Los juveniles, por su parte, esto es, aquellos nacidos entre el 2000 y 2002, podrán apuntarse para la prueba que tendrá lugar los días 12 y 13 de junio, de 18.00 a 19.30 horas. Los interesados podrán obtener más información, a través del email lauburuke@lauburuke.com o llamando al 627 459 940.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos