Hotzari aurre eginez orientazioaz gozatzen

DV ZEGAMA.

200 lagunetik gora bildu ziren igandean Zegamako hirigunean orientazio kirola praktikatu eta herriko inguruak ezagutzeko asmoz. Gehienak gipuzkoarrak izan baziren ere, Iparraldetik, zein inguruko lurraldekoak ere hurbildu ziren bertara eta Zegamar ugari ere parte hartzera animatu zen. GOT-ek (Gipuzkoako Orientazio Taldeak) eta Udalak antolaturiko proban, goizean goiz abiatu ziren lehen parte hartzaileak. Familiek, zegamarrek eta orientazio kiroleko eliteko korrikalariek, denek izan zuten estreinaldiz erabili zen orientazio mapa berriaz gozatzeko aukera.

Bilatu beharreko baliza gehienak erraz topatzen ziren hiriguneko balizak baziren ere; beste batzuk, Murgizelai inguruko basoetan zeuden, eta han, mapa ondo ulertu eta mendian orientatzeko gaitasuna beharrezkoa zen, ibilbidea bukatu nahi bazen behintzat. Azkenean, parte hartzaile guztiak gustura itzuli ziren herrira eta gehienek, bilatu beharreko balizak topatzea lortu zuten.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos