Hogeigarren urtez, azoka berezia Zizurkil goian

Baserritarrek ekoitzitako barazki eta fruituak, gozoak nahiz bestelako jakiak, artisauen lanak iksui eta erosteko aukera egon zen. /  ARRATIBEL
Baserritarrek ekoitzitako barazki eta fruituak, gozoak nahiz bestelako jakiak, artisauen lanak iksui eta erosteko aukera egon zen. / ARRATIBEL

23 nekazariren postuak egon ziren ikusgai, Hernandorena kalean eta 19 artisaurenak Intxaur pilotalekuan

IMANOL ARRATIBEL ZIZURKIL.

Eguraldiak ez zuen lagundu XX. Azoka eguna Zizurkil goian. Baina, goizean zehar jende-tza ibili zen Teodoro Hernandorena kalean eta inguruetan, eta baita Intxaur frontoian ere. Gastronomia postuak Teodoro Hernandorena kalean egon ziren eta bertan denetarik erosteko aukera izan zen: baserriko produktoak, pateak, gaztak, eztia, loreak, gozogintza, bertako garagardoa, arropak, bitxigintza, oihalak, txakolina, makrame lanak, foie naturla, erlezaintza, perretxikoak, onddo freskoak eta fruitu lehorrak... Eguerdi aldera izan zen jende gehien Zizurkilen, El Salvador-en aldeko talo postuko kideek gelditu gabe aritu behar izan zuten lanean. Beste hainbat postu berezi ere izan ziren: Herriko San Millan eta Otaño ikastetxeetakoek eta guraso elkarteek ere jarri zuten postua. 100 pertsona izan zen eguerdian herri bazkaritan Zimiterioan. Paella haundia jan eta gozatu zuten.

Arratsaldean, berriz, Gipuzkoako lasto altxatze txapelketa jokatu zuten, Zimiterioan. Hiru lehiakide aritu ziren. Joxe Martin Bustinza, Lanter Otermin eta Peio Argaia zizurkildarrak, 45 kiloko lasto fardoari altxadiak ematen aritu ziren bi minutuz. Joxe Martin Bustinza izan zen garaile, 24 jasoaldirekin. 19 eman zizkion Oterminek eta 17 altxaldi Peio Argaiak. Gero, Alatzne Etxaburu, Jon Irazu, Joseba Otaegi eta Unai Otaegi, herriko aizkolarien lana ikusteko aukera ere izan zuten bertaratu zirenek.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos