Hirurogei lagunetik gora, Txintxarriak Martxan ekimenaren hasieran

Eguraldi bikainarekin eman zioten hasiera Txintxarriak Martxari./
Eguraldi bikainarekin eman zioten hasiera Txintxarriak Martxari.

GOIKOETXEA ALEGIA.

Txintxarriak Martxan ekimenak atzo goizean eman zion hasiera bigarren denboraldiari. Goizeko 10:30ean hirurogei lagunetik gora elkartu ziren herriko plazan sasoi berriko lehen irteeran parte hartzeko asmoz. Gogora dezagun adineko pertsonak ariketa fisikoa egitera bultzatzea eta elkarren arteko harremanak sustatzea dituela helburu Alegiako Udalak eta Osasun Zentroak abian jarritako ekimen honek. Aurten ere adin tarte ezberdineko herritarrentzat hainbat ibilbide ezberdin antolatu dituzte. Ekainera bitartean denera hogeita hamar irteera egingo dituzte, ostegunetan 10:30ean plazatik abiatuta.

Pilotarien partidak gaur

Gaur arratsaldeko 18:30ean hasita bost partida jokatuko dituzte Intxurreko pilotariek Alegiako Elorri pilotalekuan. Lehen biak alebinen mailako eskuz binakakoak izango dira: Legazpi eta Tolosa-Aurrera izango dira Intxurrekoen aurkariak. Ondorengo hiru neurketetan gomazko paletako modalitatean ariko dira, emakumezkoen jubenilen bigarren mailan: Hernaniko bi bikoteren eta Aiaren aurka ariko dira Intxurreko palistak.

Fotos

Vídeos