Hiru herriak lotzeko bide berria eta segurua egingo da oinezkoentzat Alegian

MIRYAM GALILEA ITSASO.

Alegia auzoko bizilagunak Ormaiztegi, Itsaso eta Gabiriako herritarrak ditugu, errekaren zein aldetan bizi diren arabera herri batekoak edo bestekoak izanik. Auzotik irten eta Ormaiztegira oinez joateko bidea oso arriskutsua da errepidea zeharkatu behar delako eta gai hau kezka handia sortzen du herritarren artean. Horrela izanda, obra burutu eta oinezkoentzat bide aproposa egingo da laster.

Gabiria, Itsaso eta Ormaiztegiko alkateak elkartu eta uztailan Aldundiko Errepidetako zuzendariekin egin zuten bilera. «Terrenoa Gabirikoa da. Soluzio baten bila elkartu ginen eta gure ikuspuntua azaldu genion, berak obra aurrera eramateko moduan ikusi zuelarik. Oraindik proiekturik ez dugu baina aurreproiektua badago eta ia ziur hau egingo dela», azaltzen du Gorka Sasietak.

Arazoa

Ormaiztegiko bidegorria Irizarretik dator eta errotondan amaitzen da. Alegiko espaloia berriz, ez da errotondaraino iristen eta egoera honek errepidea soilik dagoen zati bat uzten du.

Alkateek planteatzen duten proiektua ondorengoa da: espaloiari jarripena eman Aroztegi baserrira arte (Ormaiztegikoa). Honaino espaloia egin eta baserri parean errepidea gurutzatzeko zebra bide bat margotuko zen. Beste aldean, bide gorria luzatu beharko zen puntu honetaraino, guztia elkartuz. «Horrela Agirreberri baserrikoek ere autobus geltokira iristeko aukera izango zuten, hau Aroztegira mugituko zelarik lehen zegoen bezala», Sasietak.

Obra hau egitearekin batera «calmado de tráfico» deritzotena ere egin beharko zen, bidegorriakin karrilak estutuz. «Momentu honetan hiru karril daude eta horrela uztea gustatuko litzaiguke segurtasunagatik, baina errotondara gerturatu bitartean bi karrilera pasako ginateke», diote Udaletik. Bestetik, eta printzipioz semafororik ez da jarriko, hala ere instalazioa eginda utziko da. «Uztailan egin genuen bileran Diputazioko ordezkariak jaso zuen eskaria. Orain proiektua egiten ari dira; egia da urgentzia baduela honek eta ahalik eta azkarren hastea espero dugu», dio alkatea.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos