Hiru autobus joango dira Ibarratik giza katera

M.A.

Gure Esku Dagok iganderako antolatu duen giza katean izena eman duten ibartarrek goizeko 8:15ean abiatuko dira Mendarora, Ibarrako plazatik, han baitagokio Tolosaldeari giza katean kokatzea. Bukatu eta gero, bueltako bidaian Donostian geldialdia egingo dute nahi duena gera dadin, eta Ibarran amaituko du ibilbidea autobusak. Gaur eta bihar artean, herrian zehar jarriko dituzte erakusmahaiak oraindik izena eman ez duenaren-tzat.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos