Hiri galduak eta Liberen kontzertua ostiralean Herri Antzokian

NUÑEZ LEGORRETA.

Ostiralean hasiko da Herri Antzokiko udaberriko egitaraua. Lau kontzertu izango dira Legorretako antzokian, lehena etzi, Hiri Galduak eta Libe taldeena. Ondoren, hilaren 27an, Ruper Ordorikaren emanaldia izango da, maiatzaren 4an EH Sukarraren kontzertua eta ekainaren 15ean Zesura eta Agresión Verbal taldeena.

Sarrerak salgai daude jada. Aurten lau kontzertuetara joan ahal izateko bonoa izango da, udaletxean eta kultur etxean salgai dagoena 15 eurotan txartel arrunta eta ikasleentzat, langabeentzat eta jubilatuentzat 10 eurotan. Etzi, ostirala, izango da txartelak eskuratzeko azken eguna.

Hiri Galduak eta Libe taldeen kontzerturako sarrerak bost eurotan izango dira salgai kontzertua hasi aurretik Herri Antzokiko leihatilan. Bestalde, Ruper Ordorikaren kontzerturako sarrerak 10 eurotan izango dira eta EH Sukarrarenak sei eurotan. Biak apirilaren 16tik aurrera erosi ahal izango dira udaletxean eta kultur etxean. EH Sukarrarenak Interneten ere erosi daitezke Ticketea webgunean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos