Hilaren 20ra arteko epea zabalik egongo da ipuinak aurkezteko

ARRATIBEL ZIZURKIL.

Hilaren 20era bitartean egongo da Teodoro Hernandorena XVI. Ipuin lehiaketan parte hartzeko aukera. Bertan parte hartu ahal izango dute Andoain, Aduna, Alkiza, Asteasu, Amasa-Villabona, Anoeta, Irura, Larraul eta Zizurkilgo herritarrek. Adinaren arabera, bost mailatan banatuko dira parte-hartzaileak: A maila: 6 eta 8 urte bitartekoa, B maila: 9 eta 11 urte bitartekoa, C maila: 12 eta 13 urte bitartekoa, D maila: hamalau eta 16 urte bitartekoa eta azkenik E maila: 17 urtetik gorakoentzat.

Ipuinen gaia librea izango da, eta euskaraz idatzi beharko dira. Lanen luzerari dagokionez, hauek dira bete beharreko baldintzak: A maila: orrialde 1, B maila: 2 orrialde, C maila: gutxienez 2 eta gehienez 4 orrialde, D maila: gutxienez 3 eta gehienez 8 orrialde eta E maila: gutxienez 5 eta gehienez 12 orrialde. DIN A-4 neurrian aurkeztu behar dira, makinaz edo ordenagailuz idatzita. Lan bakoitzaren hiru kopia entregatu beharko dira Zizurkilgo udal bulegoetan.

Izenburuaren alboan, egilearen izengoitia eta adina jarri behar dira, egilearen nortasuna gordetzeko. Lanekin batera, gutun-azal itxi bat aurkeztuko da, eta bertan jarriko dira egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta adina.

Gutun-azalaren kanpoaldean, lanaren izenburua eta egilearen adina bakarrik jarriko dira.

Sari-banaketa abenduaren 18an izango da. A mailako 1. saria oparia izango da. 2.a, oparia. B mailako 1. saria, oparia. 2.a: oparia. C mailako 1. saria: 90 euro. 2.a: oparia. D mailako 1. saria: 150 euro. 2. a: oparia eta E mailako 1. saria: 450 euro. 2.a: oparia izango da.

Fotos

Vídeos