Herritar ugari sagardogintzaren inguruko hitzaldian

YARZA BERROBI.

Jakoba Errekondok 'Sagardogintzaren istorioak' hitzaldia eskaini zuen udaletxeko areto nagusian, 'Landareak lantzen' liburu berriaren aurkezpenaren baitan. Lehendabizi gida-liburuaren aurkezpena egin zuen, Errekondok berak idatzia eta Antton Olariagaren marrazkiekin, landareen sasoian sasoiko zainketa azaltzen du. Segidan, sagardogintzaren inguruko solasaldia izan zen. Sagarrak lantzen hasi zirenetik izandako garapena azaldu zuen, azken urteetan izan duen aldaketarekin, modernizaziorantz. Izan ere, garai batean baserrietako eguneroko edaria bazen ere, XX. mende erdialdera ia galtzear zegoen, ardoa nagusitu baitzen. Egungo egoera interesgarritzat jo zuen Errekondok, modernizazioak eta jatorrizko izendapenak, sagardogintzaren gorakada eta hobekuntza ekarri baitu. Bertaratuek gaiaren inguruko galderak egiteko ere aprobetxatu zuten, etxean sagardoa egiteko aholkuak eskatuz edota egiteko moduak azalduz.

Gaur match inprobisazioak

San Andres jaiak aurrera doaz, gaur goizean marrazki tailerraren bigarren saioa egingo da 10:00etatik aurrera. Lehen saioan jasotako marrazkietatik ederrenak aukeratuko dira eta Etxolan haur-txokoko horman marraztuko dira tamaina erraldoian. Arratsaldean, match inprobisazio, hau da, bat bateko antzerki erakustaldia eskainiko du Berrobiko Antzerki Taldeak Begi-Urdin Gaztegunean 19:00etan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos