Herritar ugari oholtzan ikusteko aukera larunbateko Herria Kantuan jaialdian

GOIKOETXEA ALEGIA.

2012tik egin gabe zegoen Herria Kantuan jaialdia berreskuratu du Alegiako Kultura batzordeak. Musika, kantua, dantza edo antzeko diziplinaren batean dabiltzan herritarren parte hartzearekin osatutako jaialdia da eta hirugarren ekitaldia izango du aurtengoa, sei urteko etenaren ostean.

Adin guztietako herritarrak oholtzan ikusteko aukera izango da. Horietako batzuk bakarka ariko dira eta beste hainbatek talde formatuan egingo dute emankizuna.

Jaialdia 22:00etan hasiko da plazan baina aurretik ere izango da giroa. 20:00etan herriko gazteen txaranga kaleetan ibiliko da eta 21:00etan zahagiardoa egingo da plazan.

Eguraldiak ez balu lagunduko, zahagiardoa eta jaialdia Elorri pilotalekuan egingo dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos