Herritar ugari aurten ere Arantzazun

Arantzazuko erromesaldira oinez joan zirenak Urbian.
Arantzazuko erromesaldira oinez joan zirenak Urbian.

ANDONI ETXEBERRIA SEGURA.

Herritar ugarik egin dute aurtengoan ere Arantzazuko erromesaldia. Larunbatean eta igandean, 70 lagunetik gora elkartu ziren aspaldiko ohitura hau konplitzeko eta giro bikainean ibili ziren. Larunbatean oinezkoen txanda izan zen, eta Seguratik abiatuta, Otzaurtetik edo Aldaolatik, Urbian elkartu ziren denak. Aizkorriko tontorra ere zapaldu zuten batzuk. Urbian bazkaldu ondoren, zeraindar eta mutiloarrekin elkartu eta Arantzazura jaitsi ziren. Bertan, Joseba Etxeberria herritar frantziskotarrak egin zien ongi etorria eta, elizkizuna bukatutakoan, autobusez Segurara itzultzeko edo bertan gaua pasatzeko aukera egon zen. Igandean autobusez egin zen peregrinazioa.

Fotos

Vídeos