Herriko plazaren inaugurazioa egingo da igande honetan

LABAIEN BERASTEGI.

Kultur asteko egitarauaren barne agertzen da herriko plazaren inaugurazio ekitaldia. Igande goizez egingo da, 11:30tan hasita. Ekitaldi honetan, eguraldiak zer ikusia izango du hala ere, iragarrita dauden errebote eta bote luzeko partidak jokatzeko garaian alegia.

Herriko plazaren obrak, maiatzean hasi ziren eta abuztu-iraila bitartean burutu dira. Plaza guztiz berrituta gelditu da. Lurzorua dena altxa zen, bertan zeuden ur, argi eta gainontzeko instalazio guztiak berrituaz,eta harrizko zoruarekin amaituaz. Plazari, antzinatik zetorkion erabilera mantendu zaio hala ere, errebote eta bote luzeko partidak jokatzeko moduan gelditu da hain zuzen ere. Zoruko harrietan grabatuta ditu jokurako zenbakiak eta sakerako harria ere berreskuratzea lortu da. Argiteria ere erabilera honi lotuta dijoa, jokurako eremuak led argiekin argiztatuta baitoazte. Eta bide batez, udaletxeak argiteri berria estreinatu du, bere betiko edertasuna agerian jarriaz gauez ere.

Kultur ekitaldiak

Kultur astearen barne, gaurko, larunbaterako, kosmetika naturalari buruzko tailerra, mus txapelketa, eta umeei zuzendutako 'Zikoinak' filma iragartzen dira besteak beste. Eta biharko berriz, goizeko inaugurazio ekitaldiaz gain, arratsaldeko 17:00 etan, Kortxea Doktorearen abenturak, musika tresnen fabrika ikuskizuna izango da haurrentzat, eskolako gimnasioan. Eguna amaitzeko, Esti eta Olatz bikote zeanuritarraren kantaldia izango da gitarra eta flauta lagun dituztela erabilera anitzeko gelan.

Fotos

Vídeos