Herriko koruak Santa Zezilia ospatuko du bihar

A. ETXEBERRIA SEGURA.

Santa Zezilia eguna asteazkenean izan zenez, Segurako Abesbatzak bihar egingo ditu musikarien zaindariaren omenezko ospakizunak. Urtero bezala, goizeko 11:00etan komentuan izango den elizkizunean, Pedro Bilbaoren 'Adveniat Regnum Tuum' meza eta beste hainbat kantu abestuko dituzte, Julen Telleriaren zuzendaritzapean.

Meza amaitutakoan, kalean ibiliko dira kantari eta ondoren Imazenean bilduko dira bazkaritan. Kriseilu taldeko txistulariak ere beraien eguna ospatuko dute igandean. Herrian zehar kalejiran ibiliko dira eta bazkal ondoren jatetxean bertan pieza batzuk eskainiko dituzte. Datozen egunetan abesbatzak eta txistulariek Eguberriko kantak prestatzeari ekingo diote.

Elkarretaratzea gaur

Gaur, azaroak 25a, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna dela gogoratuaz, elkarretaratzea egingo da, arratsaldeko 13:00etan, plazan.

Udaleko parekidetasun komisiotik herritarrei gonbita luza-tzen zaie ekitaldian parte har-tzeko. Amaieran aurresku erraldoia egingo da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos