Herriko jaietako kartel lehiaketan parte hartzeko epea ireki da

NÚÑEZ

Kultur Lantaldeak lehiaketa antolatu du aurten ere Herriko jai egitarauaren azala aukeratzeko. Edozein herritarrek parte hartu ahal izango du lehiaketan eta irabazleek Aulia sagardotegian bi lagunentzako afaria jasoko du. Kartelak nahitaez karratuak izango dira, baina tamaina aukerakoa izango da eta teknika ere norberaren esku egongo da. Derrigorrez lanek 'Legorretako Azintzio jaiak 2018' testua eraman beharko dute, jaietako irudi, ezaugarri edo lemaren bat jasoz. Lanak udaletxean edo kultur etxean aurkeztu beharko dira, atzean lema bat dutela eta egilearen izena jarri gabe. Bestalde, gutun-azal itxi batean lema bera eta egilearen datuak adieraziko dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos