Herriko festetako play back-ean izena emateko epea ireki da

NÚÑEZ ANOETA.

Anoetako Udaleko Jai batzordeak aurtengo herriko jaietarako play back jaialdia antolatu nahi du. Horretarako gutxienez bost taldek izena eman beharko dute.

Taldeak nahi adina pertsonakoak izan daitezke, baina taldekideen erdiak gutxienez anoetarrak izan behar dira.

Gainera, talde mistoak izatera eta guztiekiko errespetuzko letrak dituzten abestiak aukeratzera animatzen ditu parte hartzaileak, posible bada euskaraz. Izena ematea udaletxean, liburutegian edo ikastolan egin ahal izango da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos