Herriko dantzariak protagonista San Bartolome egunean

Haurrak ederki pasa zuten dantza saioan. / NÚÑEZ
Haurrak ederki pasa zuten dantza saioan. / NÚÑEZ

NÚÑEZ BIDANIA-GOIATZ.

Bidaniko herritarrek San Bartolome eguna ospatu zuten atzokoan. Goizean zaindariaren omenezko Meza Nagusiarekin hasi zuten egitaraua eta ondoren herriko dantzariek emanaldia eskaini zuten plazan. Haurrek eta gaztetxoek euskal dantzetan oinarritutako koreografiak eskaini zituzten. Herritar ugari elkartu ziren plazan emanaldia ikustera eta txaloak eskaini zizkieten dantzari gazteei.

Gaur 11:30ean Meza Nagusia izango da elizan eta, jarraian, bola eta toka txapelketak antolatuko dira. Izena emateak 11:00etatik aurrera egin ahal izango dira. Aldi berean, helduentzako hamaiketakoa eskainiko da Saiaz elkartean. Arratsaldean, pala eta frontenis txapelketako finalak jokatuko dira frontoian. 20:00etan zahagi-ardoa egingo da frontoian. Norberak eraman beharko du afaria etxetik, antolakuntzak ardoa, ura, ogia, intxaurrak, gazta eta menbrilloa jarriko ditu. 22:30ean idi proben erakustaldia egingo da Bidaniko plazan. Ondoren, Eider eta Eneritz trikitilariekin erromeria.

Fotos

Vídeos