Herriko baserrien erakustoki aparta

Herriko baserrien erakustoki aparta

LAZKAO

Lazkaoko plaza lekuko produktu eta abereen erakustoki bihurtu zen atzo, seigarren Basherri Egunean, eta herriko baserrietako lana gertutik ezagutzeko aukera paregabea eskaini zuen aurtengoan ere goiz guztian zehar luzatu zen azokak. Mota guztietako abereak zeuden ikusgai haurren gozamenerako, baita baserritarrek ekoitzitako produktuak dastatu edota erosteko postuak ere. Eguraldia lagun, goiz ederra pasatzeko aukera izan zuten bertara hurbildu zirenek.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos