Herriko XX. argazki rallya egingo da datorren astean

HIlaren 11tik 16ra burutuko da; lehen egunean eman beharko da izena

LABAIEN BERASTEGI.

Urriaren 11tik 16ra bitartean burutuko den argazki rallyaren berri eman dute Udal Gobernutik. Kamera analogikoarekin nahiz digitalarekin parte hartu ahal izango da bertan. Izen ematea, urriaren 11n, 20:00etan egin behar da udal bulegoan, eta urriaren 16a arteizango dute parte-hartzaileek beraien lana egiteko.

Analogikoarekin parte hartu nahi dutenei, 12 argazkiko karrete bana emango zaie izen-emate egunean. Egun horretan jakinaraziko zaie gaia, eta Berastegiko mugen barruan atera beharko dituzte argazkiak. Ateratako argazkietatik hiru argazki aukeratuko dituzte hilaren 23an udal bulegoan.

Digital era aukeratzen dutenei ere, egun berean jakinaraziko zaie gaia eta Berastegiko mugetan egingo dute beraien lana. Urriaren 16an hiru argazki aukeratuta eman beharko dituzte usb batean ilunabarreko 20:00etan.

Aukeratutako argazki guztiak ikusgai izango dira, www.berastegi.eus Udalaren webgunean eta aparkaleku azpiko lokalean, kultur asteak irauten duen bitartean. Irabazleen izenak azaroaren 5ean, azoka egunean ezagutaraziko dira.

Fotos

Vídeos