Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Herria Kantuan jaialdiaren antolakuntzan aritu direnei eskerrak Kultur Batzordetik

Jaialdia modu positiboan baloratu du eta ikusle kopuru handian jarri du azpimarra

GOIKOETXEA

ALEGIA.

Domingo, 24 de junio 2018, 00:37

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Alegiako Kultura batzordeak hilaren 9an egin zen Herria Kantuan jaialdiaren balorazio «positiboa» egin du. Parte hartzearen inguruan, «adin ezberdinetako herritarren parte hartzeak estilo ezberdinak lantzeko eta emanaldi dinamiko bat egiteko aukera eman zutela» adierazi dute. Horrekin batera, eguraldi txarragatik jaialdia Elorri pilotalekura aldatu izanak jendearen erantzunean ez zuela eraginik izan gaineratu dute, «jaialdia hasterako harmailak beteta zeudela» zehaztuz. Horrenbestean, eskerrak eman nahi izan dizkie modu batera edo bestera jaialdiaren prestaketan aritu direnei. Parte hartzaileei, emanaldien prestaketan parte hartzaileei lagundu dietenei, antolakuntza lanetan aritu direnei... «Denen artean jaialdia posible egin dela» azpimarratu dute. Batzordeko ateak herritar ororentzat zabalik daudela ere gogorarazi du Kultura batzordeak, ekarpen edo proposamenen bat dutenei zuzenduz.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios