«Herri txikietan hiriguneen maila bereko ongizatea, zerbitzuak eta aukerak garatzea dugu helburu»

Jon Umerez eta Ainhoa Aizpuru atzo bisitan beste batzuen artean./
Jon Umerez eta Ainhoa Aizpuru atzo bisitan beste batzuen artean.

Ainhoa Aizpuru diputatuak Alkizara bisita egin zuen atzo, herriko errealitatea eta proiektuak ezagutuz

DV ALKIZA.

Landagipuzkoa+ programaren testuinguruan lan jardunaldia izan zen atzo Alkizan Ainhoa Aizpuruk, Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako diputatuak. Plan honen helburua 2.500 biztanle baino gutxiagoko herriak dira, xede nagusi batekin: Gipuzkoako herri txikietan hiriguneen maila bereko zerbitzu eta aukerak garatzea, eta tokian tokiko ekonomia eta lanpostu berriak bultzatzea. Ainhoa Aizpuruk, Alkizako alkate Jon Umerez eta Lurralde Orekako foru zuzendari Iñaki Labakarekin batera, herrian Lurralde Orekako zuzendaritzak diruz lagundutako proiektuak bertatik bertara ezagutu zituen, batez ere herriko ostatuko berokuntza sistemarako biomasa gunea, zeinetara Foru Aldundiak bideratu zituen ia 10.000 euro 2016an. Baita ere, Landagipuzkoa+ plangintzaren baitan Alkizako baserri bideak hiru eremutan berri-tzeko eta seinaleztatzeko laguntza eman du Foru Aldundiak 2016 eta 2017an (Areta-Martitegi, Altzorbe-Bengoetxea, Leteberri-Garro), 66.576,92 euroko diru laguntzarekin. Azpiegiturak elementu garrantzitsua baitira herritarren bizi baldintzen ikuspegitik, nahiz lehen sektoreko aktibitatea bultzatzeko.

Herriko zenbait ekintzailerekin biltzeko aukera izan zuen Aizpuruk eta Lete nekazalturismoaren zabaltze lanak ezagutu zituen. «Herri txikiek garrantzia berezia dute gure lurraldean. Hizkuntza, kultura, natura, lurralde orekaren ikuspegitik balio nabarmenak dituzte eta ekonomiaren alorrean ere, batez ere landa ingurunea eta lehen sektoreari lotuta, paper esanguratsua dute herriek. Errealitate hori bultzatu eta indartu egin behar da», azpimarratu zuen Ainhoa Aizpuruk.

Fotos

Vídeos