Herri Krosa, pilota partidak eta dantza emanaldia gaur Leaburuko jaietan

YARZA LEABURU-TXARAMA.

San Pedro jaien asteburu nagusia ospatuko da gaur eta bihar Leaburun. 11:30ean, haurrentzako herri-krosa egingo da eta arratsaldean, herriko pilota eskolako haurren arteko pilota partiduak jokatuko dira Ttxonttxorpe pilotalekuan 17:00etatik aurrera. Jarraian, gazteen arteko pala partidak jokatuko dira eta amaitzeko, banakako pilota partidua izango da, Arkaitz Esnaola eta Eneko Maiz elkarren aurka.

Trikitilariek alaitutako pintxo potea egingo da herritarrentzat 19:30etik aurrera eta 21:30ean herriko dantzariek emanaldia eskainiko dute plazan. Ondoren, egunari amaiera emateko disko festa izango da goizaldera arte balio anitzeko lokalean.

Fotos

Vídeos