Herri kirolak sanpedroen azken egunerako

Giro aparta frontoian sagardo dastaketan. / OLAETXEA

SALOME OLAETXEA MUTILOA.

Ostiralean sagardo dastaketan giro bikainekin eta jendez gainezka izan ondoren, San Pedro jaietako azken egunera iritsi gera.

Nahiz eta eguraldia euritsua eta hotza izan zen jende ugari hurbildu zen 25. Sagardo Dastaketara. Mutiloarrek kamiseta berde berriak zituzten, sagardo dastaketarako baso bereziak, lepoko gorri berriak... dastaketaren urrezko ezteietarako. Mila ehun basotik gora saldu ziren Gipuzkoako 25 sagardotegitako sagardoa probatzeko. Antolatzaileak gustora azaldu ziren, jendeak ongi erantzun zuelako.

Joselu Anaiak taldekoak eremutiloarron izenean, festetako ostirala «horren egun berezia bihurtzeagatik» bere errekonozimendua jaso zuten.

Gaur, txanpako ezken egunean, Segurako txistularien goiz-eresiarekin hasiko gara; 11:00etan Bola Lehiaketa, 11:30etan Meza Nagusia; ordubete geroago, haurrentzako puzgarriak eta 12:15ean, Gabiriko Goruntz dantzataldearen dantza saioa. 12:30 aldera, herriko plazan txakolin dastaketa egongo da.

Arratsaldeko 18:30ean, herri kirolak: aizkolariak, Azurmendi, Mugertza eta Joseba eta Unai Otaegi izango dira; bestalde, Guzta harrijasotzailea. Egunen zehar, Miren, Agur eta Oier-en eskutik erromeria.

Fotos

Vídeos