Herri kirolak eta Ingurutxoarekin amaitu ziren Ugarteko jaiak

Erromeriarekin eman zitzaien amaiera jaiei.

YARZA AMEZKETA.

Ugarteko Errosarioko Andre Mariaren jaiak igandean amaitu ziren egitarau zabalarekin. Goizean Meza Nagusiaren ondoren txakolin dastaketa izan zen plazan pintxoez lagunduta. Herritar ugari gerturatu ziren bodega ezberdinetako edariak probatzera.

Arratsaldean, berriz, herri kirol erakustaldia eskaini zuten Jokin Eizmendi harri jasotzaileak eta Ugaitz Mugerza eta Jon Irazu aizkolariek. Ugarteko plaza ikuslez bete zen erakustaldia ikusteko eta txalo zaparrada eskaini zizkieten amaieran parte hartzaileei egindako lanagatik. Ondoren, herritarrek Ingurutxoa dantzatu zuten. Sagardo dastaketak eman zien amaiera jaiei Laja trikitilariak girotutako dantzaldiarekin.

Fotos

Vídeos