Herri kirolak eta dantzariak nagusi Leitzan

Inaxio Perurena 200 kiloko harria altxatzeko ahaleginean Josetxo Urrutia ondoan duela. Patxi Astibia (74 urte)eta Enrique Bildarratz (81 urte) aizkoran. / DV

E.B. LEITZA.

Atzokoa, San Tiburtzio eguna izanik egun handia izan zen Leitzan. Antolatutako ekitaldien artean azpimarratzekoa da eguerdian Aurrera dantza taldeko ezpatadantzarien saio bikaina, lagun ugari hurbildu ziren ikustera. Arratsaldean berriz, Leitzeko bertsolari eskolako kideak kantari aritu ziren Aurrerako atarian. Plazan berriz, Herri kirol erakustaldia bikaina egon zen. Jon rekondo eta Ruben Saralegi eta Aitor Atutxa eta Ugaitz Mugertza aizkolariak neurtu ziren. Gero, Patxi Astibiak (74 urte) eta Enrique Bildarratzek (81 urte) erakustaldi handia eskaini zuten eta harrijasotzen Inaxio Perurena aritu zen plazan bildutako jendetzaren aurrean.

Egun handia, bikaina

Santiburtzio jaiak egitarau bete beterarekin dator gaurkoan. Goizeko 8etako egingo den entzierroa eta gero, goizean zehar zumba, gazte gosaria eta gimkana izango dira plazan. Herrian zehar, giroa alaitzen Incansables txaranga arituko da. Gero, indarrak berreskura-tzeko gazteen bazkaria iragarrita dago.

Arratsaldean, mahai jokoak, zezenak eta gazte txupinazoa egongo dira besteak beste. Arratsaldeko 7etan, Aurrera dantza taldeko lagunen saioa egongo da plazan. Goxokiak ez dira faltako eta suzko zezena ere aterako da. Gaueko 23:30ean berriz, Niña Coyote eta Chico Tornado eta Mala Pecora musika taldeen saioa izango da. DJ plazako txoznan izango da eta kontzertua Atekabeltzen.

Temas

Leitza

Fotos

Vídeos