Herri kirol erakustaldi bikaina Goiazko jaietan

Gogoz saiatu ziren herriko bi gazte taldeak herri kirol saioan. / NÚÑEZ
Gogoz saiatu ziren herriko bi gazte taldeak herri kirol saioan. / NÚÑEZ

Goiazko gazteak Bidanikoen aurka aritu ziren, Uzin, Otaño eta Goenatxo II.a laguntzaile zituztela

NÚÑEZ BIDANIA-GOITZ.

Ohitura den bezala herri kirol saioa izan zen Goiazko jaietan Andre Mariaren egunean. Goiazko gazteak Bidanikoen aurka aritu ziren trontzan, korrika, txingak eramaten, lokotxak biltzen, ingudea jasotzen, eta abar aritu ziren. Gazteei laguntzen Uzin eta Otaño aizkolariak eta Goenatxo II.a eta Guzta harri jasotzaileak aritu ziren. Goiazko plaza ikuslez bete zen herri kirolen erakustaldia ikusi eta parte hartzaileak txalotzeko.

Temas

Jaiak

Fotos

Vídeos