Herri eskolako mendi taldeak kostaldean igandean emango dio hasiera ikasturteari

Iazko lehenengo irteera, atzean Gaztelugatxe. / ELORZA
Iazko lehenengo irteera, atzean Gaztelugatxe. / ELORZA

M.C.E. IDIAZABAL.

Aita Iparragirre Herri Eskolako ikasle eta gurasoek igande honetan, irailaren 17an, egingo dute 2017-2018 ikasturteko lehen mendi irteera. Azken urteotako martxari jarraituz, lehen irteera kostaldera egingo dute.

Plentziatik Algortara arteko mendi-kosta bidea laua da, ederra, itsasoari esku emanda egingo dutena. Egun osoko irteera honekin emango diote, beraz, hasiera eta hilean behingo irteerekin jarraituko dute Urritik aurrera.

Fotos

Vídeos