Herri Eskolako mendi taldeak bikain borobildu du ikasturtea

Aita Iparragirre Herri Eskolako ikasle eta gurasoak.
Aita Iparragirre Herri Eskolako ikasle eta gurasoak.

M. C. ELORZA IDIAZABAL.

Nafarroako Malerreka bailaran izan ziren Aita Iparragirre Herri Eskolako ikasle eta gurasoak orain egun gutxi. Asteburu osoko irteerarekin borobildu zuten aurtengo ikasturte ederra.

Eguraldiak lagundu ez zuen arren, ederki aprobetxatu zuten inguruko bazterrak ezagutzeko aukera. Uraren ibilbidea egin zuten Donezteben hasi eta Zubietarainoko herri eta bazterrak ezagutu, eta Leurtza urtegi ederrari itzulia eman zioten.

Berrogeita hamabi lagun elkartu ziren. Oso pozik aritu ziren denak eta oso balorazio ona egiten dute irteera honetaz.

Fotos

Vídeos