Herri eskolako ikasleen inauteri festa gaur

BaiReformasen partida. /  ELORZA
BaiReformasen partida. / ELORZA

M.C. ELORZA IDIAZABAL.

Aita Iparragirre herri eskolako irakasle eta ikasleek inauteri festa antolatu dute gaur arratsalderako. Festa, dantza eta mozorroak izango dira arratsaldeko 16:00etatik aurrera eskolako patioan.

Eguraldi txarra egingo balu, Zelaako kiroldegian burutuko dute festa.

BaiReformasen partida

Idiazabal BaiReformas areto futboleko senior mutilek gaur iluntzeko 20:50etan jokatuko dute ligako hamabosgarren jardunaldia Ventanas ISU Lehioak taldearen aurka, Lasarte-Oriako Maialen Chorravot kiroldegian. Idiazabal BaiReformas senior neskek, aldiz, asteburu honetan atsedena dute.

Pasa den asteburuan Idiazabal BaiReformas senior mutilek 8 eta 3 irabazi zioten Lezoko taldeari. Golegileak Iñigo Lizarralde(3), Xabier Sánchez(2), Xabier Azurmendi(1), Luis Malkorra(1)eta Xoane Puy(1) izan ziren.

Idiazabalgo BaiReformas senior neskek ez zuten partidarik jokatu, herriko festak zirelako.

Sokatira

Bihar, Euskal Herriko 8x8ko txapelketa egingo da Igarondo Pilotalekuan izango da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos